Batzarre Nagusiaren ordenantzen aldaketa egiteko batzar irekiak antolatu dituzte Aezkoako Batzarre Nagusiak eta Udalek, aetzen iritzia jasotzeko eta ahalik eta sistema adostuen aukeratzeko.
Azken hauteskundeen ondotik, Batzarre Nagusiaren Ordenantza aldatzea proposatu da, hautatzeko prozedurari dagokionez, bailarako herritarren eta instituzioen artean lotura eta harreman handiagoak egon daitezen. Batzarre Nagusiaren ustez, gutxienez, bi puntu aldatu beharko litateke: hauteskundeak egiteko epea eta zerrendak aurkezteko sistema.
Batzarre irekiak egin ostean, behin aldaketaren zehaztasun guztiak findutakoan, eztabaidatzeko Batzarre orokorra antolatuko da.
Batzar informatiboak honako egun eta herrietan eginen dira, ohiko lekuetan:
- Apirilaren 1ean, 20:30ean, Abaurregaina eta Abaurrepean.
- Apirilaren 2an, 20:00etan, Orbaizetan.
- Apirilaren 4an, 20:00etan, Ariben.
- Apirilaren 8an, 20:00etan, Orbaran.
- Apirilaren 9an, 19:00etan, Garraldan.
- Apirilaren 15ean, 20:00etan, Garaioan eta Arian.
- Apirilaren 16an, 20:00etan, Hiriberrin.
Batzarrak irekiak dira eta bailarako edozein bizilagun ager daiteke, bilkura egiten den herrikoa ez bada ere.