Bigarren deialdia ireki du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Beste bi pertsona kontratatu behar ditu Iratin informazio eta zaintza zerbitzuak emateko.
Eskariak aurkezteko epea apirilaren 18an amaitzen da, 13:00etan. Baldintzak eta aurkeztu beharreko instantziak Aezkoako Batzarre Nagusiko idazkaritzan eska daitezke.
Denboraldi hauetan lan egiteko da:
- Maiatzeko zubian, 2 pertsona.
- Ekaineko asteburuetan, 3 pertsona.
- Uztailaren lehenengo hamabostaldian, 3 pertsona.
- Uztailaren bigarren hamabostaldia eta azaroaren lehenengo astean, 5 pertsona.
- Azaroko asteburuetan, 2 pertsona.
- Abenduko zubian, 3 pertsona.