Hiriberriko bizilagun batek aurkitu zituen lurperatuta, asteartean zuhaixka bat landatzera zihoanean. Mauser 7×57 kalibreko 1918ko 200 kartutxo zituen kutxak. Atzo arte, Guardia Zibiliak sokaz inguratua izan du zonaldea. Gedexak lurpetik atera zuten munizioa eta suntsitzeko eraman dute.