Zilbetiko ‘Gernika’n azaldutako margoketekin zerikusik ez duela argitu du Magna enpresak

Zilbetiko pagadian Picassoren Gernika irudiari duela hiru aste egindako erasoa salatu dute Magnako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak. Gertakariariarekin zer ikusirik ez dutela argitu dute. Oharraren arabera margoketak “probokazio eta suntsipen ekintzak dira, gure esentziarekin eta bailarako naturarekin eta bizilagunekin dugun harremanararekin kontrakoak”.

 

“Intolerante” zenbaitek egindako ekintza dela dio enpresak eta langileriak, “kultura, historia eta Zilbetiko bizilagunak” errespetatzen ez dituena. Enpresaaren etorkizuna eta 200 lanpostuak bermatuko dituen proiektu bat sendotzea da Magnaren helburua. “Biharko ekonomia eraikitzeko, gaur digun ingurumena zaindu behar dugu”, dio enpresak oharrean.

Iruzkindu