Administrari laguntzaile bat kontratatuko du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Lanaldi erdiz administrari laguntzaile bat kontratatzeko oposizioa deitu du Aezkoako Batzarre Nagusiak. Lanpostuaren funtzioak bere maila eta kategorioari dagozkionak dira, eta horien artean jendaurrean aritzea izanen da. Eskariak aurkezteko azken eguna ekainaren 17a izanen da.

Titularrak eszedentzia hartu duelako egin du deialdia batzarreak. Urte bateko iraupena izanen du kontratuak (18 hilabetera arte luzatu daiteke, eszedentziaren iraupenaren arabera).

Agoizko enplegu bulegoan egin behar da tramitazioa, honako balditzak betez gero:

1) Lanbide Heziketa titulua, lehen gradukoa edo baliokidea.
2) Euskaraz jakitea: C1
3) Gainerako baldintzak onarrietan aurkituko dituzue.

Aezkoako Batzarre Nagusiaren oharra

Iruzkindu