Abaurrepeako Bake Epaitegiko bake epaile titularra edo ordezkoa izan nahi dutenek ekainaren 18ra arte eskatu dezakete udalean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, hamabost eguneko epea ireki zen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean. Aipatutako erregelamenduaren 1.2 artikuluan zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek.