Erreserbatutako pronostikoarekin eritxera eraman Ibañetan eroritako erromesa

Larunbatean izan zuen istripua 62 urteko Australiako erromesak. Lepoederko sakan batetik erori zen Donejakue bidea egiten ari zela.

Auritzeko suhiltzaileak joan ziren gertakarien lekuara, eta helikopteroz eraman dute erietxera. Erreserbatutako pronostikoan da erromesa, eta hainbat zauri eta haustura ditu.

Iruzkindu