Iron Costa Brava triatloia ospatu zen atzo Empuriabravako hondartzan (Katalunia), eta Ariako Ion Urrak podiumean egotea lortu du.
9 ordu 26 minutu eta 8 segundu behar izan zituen itzulia amaitzeko; eta, hala, bigarren postua eskuratu du Hiruki taldearekin. Marc Ferres (CN Banyoles, 9:15:02), eta Jon Saleta (Independent, 9:34:35) izan dira lehenegoa eta hirugarrena.