Motor gidari bat larriki zauritu zen atzo, Garraldan

NA-140 errepideko 7. kilometroan izan zuen istripua motor-gidariak, sakan batetik erori ondoren. Helikopteroz eraman behar izan zuten Osasunbideara.

moto

Igandeko goizeko 11 inguruan gertatu zen ezbeharra, motorraren kontrola galdu zuen gidariak, eta Arrigorri behatokitik gertu dagoen sakanetik behera erori zen. Auritzeko suhiltzaileak joan ziren gertakarien lekura, eta garabi batekin erreskatatu zuten. Guardia Zibilia ari da istripua tramitatzen.

Iruzkindu