Mendillorriko trinketean jokatu zuten Aritz Zabalza orbaiztarrak eta bere bikote Arbizuk finala. Espainiako taldekako trinket txapelketan aritu dira Buruzgain taldearekin binakako kategorian.
Larunbatean Najerino taldeko Fernández eta Larrea izan zituzten aurkari. Lehenego jokuan 15 – 6 irabazi zuten, eta bigarrenean eskuratu zuten partida 15 – 10 gailenduta.