Gaur iritsiko da Sorogainera Transpirenaica Social y Solidaria

Ostegunean hasi zen Transpirenaica Social y Solidaria. 300 gaztek hartuko dute parte, eta 42 egunetan zeharkatuko dituzte Pirinioak. Urkiagatik Sorogainera dute gaur ibilbidea, eta arratsaldeko seietan Foro de Inclusión Social “Abre tu mirada” izanen dute Zabaldikan, aterpeko eta Iruñako Sagrado Corazóneko kideekin.

Bihar Orreagatik Hiriberrira eginen dute paseoa, eta etzi Otsagirako bidea hartuko dute. Gizarte eta hezkuntza eraldaketa ditu helburu egitasmoak, eta mendia onarri du gazteen egoerari buelta ematen laguntzeko.

 

Iruzkindu