Hiriberrira iritsiko da gaur Transpirenaica Social y Solidaria

Orreagatik Hiriberrira dute gaur paseoa Transpirenaica Social y Solidaria martxan parte hartzen ari diren pertsonek. Irene Zendrera antolatzailearekin izan gara hizketan, eta beste parte hartzaile batzuk aurkeztu dizkigu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Europako hainbat errefuxiatu guneetan izan den pertsona batek bere esperientzia kontatuko du gaur Hiriberriko Pettuberro aretoan, 19:30ean. Eta bihar Otsagirako bidea hartuko dute.

Ostegunean hasi zen Transpirenaica Social y Solidaria. 300 gaztek hartuko dute parte, eta 42 egunetan zeharkatuko dituzte Pirinioak. Atzo Urkiagatik Sorogainera izan zuten ibilbidea, eta arratsaldeko seietan Foro de Inclusión Social “Abre tu mirada” izanen zuten Zabaldikan, aterpeko eta Iruñako Sagrado Corazóneko kideekin.Gizarte eta hezkuntza eraldaketa ditu helburu egitasmoak, eta mendia onarri du gazteen egoerari buelta ematen laguntzeko.

Iruzkindu