Txerbola mendiko 12 metroko sakonera duen leize batera erori zen, asteartean, Garraldako aretxe jaioberri bat. Auritzeko suhiltzaileek 14:20ean jaso zuten abisua, leizea oso estua da eta ez dira pertsonak sartzen. Horregatik zuloa handitu behar izan zuten suhiltzaileek. Handitu ondoren, leizetik eraitsi zen suhiltzaileetako bat, eta hamabi metrora zegoen aretxea askatu zuen. Bi ordu eta erdi behar izan zituzten.