Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentroko bost urubi (Strix aluco) eta arratoi-arrano bat askatu dituzte Erremendian, Hiriberrin eta Orreagan, zelaiak kaltetu dituen lursaguen izurriari aurre egiteko helburuz. Harrapari gautarra da urubia, eta karraskiak ditu elikagai.
Nafarroako Gobernua, INTIA eta GANASArekin batera, arazoa konpontzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan. Europatik zabaldu da izurria, eta adituek azaldu dutenez, arrazoiak honakoak dira: aldaketa klimatikoa, zelaien eta ustiategien tamainaren handitzea eta harrapakari naturalak erabiltzeko dagoen zailtasuna.
Neguan zelai asko aurkitu ziren izurriaren arazoarekin. Erroibar, Aezkoa eta Zaraitzun daude kaltetuenak, Jaurrietan, Hiriberrin eta Abaurregainan, bereziki. Kalteak ikertzen eta zehazten ari dira, baina zenbait zelaietan %80-90eko beherapena izan du ekoizpenak.
Elkarrizketa egin genion, martxoan, Juan Antonio Lezaun INTIAko teknikariari arazoa kontrolatzeko neurrien inguruan. Entzun:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.