Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak martxan jarri duen Zaporeak proiektua laguntzeko itsulapikoak ezarri diztuzte Aezkoa eta Erroibarren.
Greziako Kios uhartera iristen ari diren pertsonei laguntzeko erabakia hartu zuen elkarteak otsailean. Errefuxiatuei jaten ematea da Zaporeak-en helburua. Horretarako, sukalde bat sortu zuten irlan, eta talde egonkor batekin, irlara iristen direnei jaten ematen die elkarteak. Egunero 1.700 bat otordu eskaintzen dituzte.
Zaporeak proiektura bideratuko da itsulapikoen bidez biltzen den diru guztia. Orbaizetako Pardix tabernan, Garraldako ostatuan eta Aurizberriko Ederrena eta kanpinean ezarri dituzte.
Gainera, Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak bi kontu korronte ireki ditu bere elkartasunezko proiektuarekin bat egin nahi dutenek laguntzeko aukera izan dezaten: 20955011809115250322 (Kutxabank) eta 30350103881030035880 (Laborala).