Eraikitzeko bi lur salgai jarri ditu Orbaizetako Udalak

Enkante bidez, bi lur sail eraikigarri saldu nahi ditu Orbaizetako Udalak. Eskaerak aurkezteko epea uztaileren 15ean bukatuko da.

Mendikoa kaleko 35. eta 39. zenbakia duten lurrak dira enkantera atera dituenak. Lehenengoak 276,97 metro kuadroko zabalera du; bigarrenak 249,99koa. Bien eskaintza 12.100 euroko da. Uztaileren 18an eginen da enkantea Orbaizetako udaletxean, 12:00etan.

Nafarroako Gobernuko Kontratazio Atarian argitaratu dute iragarkia. Informazioa interesatuen eskura dago Orbaizetako udaletxean (948766040).

Iruzkindu