Bi oihan lote saltzeko enkantea eginen du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Oihan enkantea eginen du Aezkoako Batzarre Nagusiak uztailaren 28an. Plegu itxiaren bidezkoa izanen da enkantea, eta honako oihan loteak saldu nahi ditu:

  1. LAUZARAN. Oihana hobetzeko mozketa.
    • 3.120 pago oin ditu, 2.777 metro kubiko zur egiten dutenak.
    • Lotea, guztira:  47.809,71€
  2. GIBELEA. Birsortzeko mozketa
    • 1.151 pa goi oin ditu, 3.708 m kubiko zur egiten dutenak.
    • Lotea, guztira: 144.102,15€

Pleguak Batzarre Nagusiko idazkaritzan aurkeztu behar dira uztailaren 22ra arte. Jendaurrean irekiko dira 28an, eguerdian. Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboak idazkaritzan daude ikusgai.

Iruzkindu