Arrosako Beñat Indaburu, 29 urteko gaztea, uztailaren 12an desagertu zela salatu dute. Donibane Garazin bizi da, eta herritarren laguntza eskatu dute hura aurkitzeko.
Iruñeko Sanferminetara joan ote zen ikertzen ari da familia, eta Foruzaingoak aurresalaketa bat du desagerpenagatik. Aldudeko ibilbidean istripu bat izan ote zuen ere izan da kontuan, bertako gaztandegi batean egiten baitu lan. Ospitaletan ez dute aurkitu, eta ez da bere autoa ageri: Golf – BZ.115.ZM (64).