La Indurain lasterketak Oroz Betelu, Olaldea, Garralda eta Erroibar zehakatuko ditu, bihar goizean

Gaur goizean markatu dute antolatzaileek bidea kartel horiekin. Eta bihar, goizeko 8:30etan hasiko da Atarrabian La Indurain lasterketa.

Itaroatik irtengo dira txirrindulariak eta NA-150 errepidetik Agoitzerako bidea hartuko dute. Agoitzetik Oroz Betelura joko dute, Olaldea pasa, eta Garraldatik jarraituko dute, ondoren Erroibar gurutzatzeko. Ibilbide motza egingo duten txirrindulariek Atarrabiako bidea hartuko dute. Luzea egingo dutenek, berriz, Olague, Arraitz, Aniz eta Irurita ere bisitatuko dituzte. Artesiagako portutik Eugira joango dira, eta bertatik Atarrabiara.

Bost anoa-postu izanen dira, horietako bi eskualdean: Olaldean (Tour de 1991) eta Erroko gainean (Tour de 1992). Aurten 25 urte egiten ditu lasterketak.

Iruzkindu