Orreagako gudua gogoratuko dute Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak abuztuaren 14ean

Urtero legez, Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak Orreagako gudua gogoratuko dute. Aurten aldaketa zenbatekin datoz. Abuztuaren 14an ospatuko dute eguna, eta ekitaldi nagusia gauez izanen da, Orreagan. Orreaga Fundazioko Koldo Amatriarekin hitz egin dugu irratian:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Hasierako filosofiari jarraiki, helburua garai hartako gertakariak ezagutzera ematea da eta, bidez batez, gaurkotasun politikoan ezartzea. Iaz bezala, Ibaiñetako lepoan eta Orreagan bakarrik ez, Iruñean ere gogoratuko da bataila. Abuztuaren 6an, Karlomagnok Iruñean egindako suntsiketa ekarriko da gogora, Iruñeko Redingo Bastioian. Eta. aurten ere, ordezkaritza instituzionala izanen da ekitaldian.

Abuztuaren 15an izan zen Orreagako bataila. Hura gogoratzeko eguna, baina, bezperara aldatu dute. 14ean, Orreagan izanen da lehenengo hitzordua, oroitarriaren aitzinean, eta bertan urtero bezala omenaldia eginen da. Bigarrena, berriz, Ibañetako lepoan izanen da. Bertan historia berridatzi egingo dute bertaratutakoek, bertan gertatukoa gogoraraziz eta aldarrikatuz. Historiarekin izango den hitzorduarekin jarraitzeko, bazkari herrikoia eginen da Garraldan. Izena eman nahi dutenek ibaineta778@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Nafarroa Behereatik eginiko proposamen baten ildotik, gatazkaren antzezlan sinbolikoa egin zuten orain bi urte. Inoiz baino jendetsuagoa izan zen, eta jasotako iritzi positiboak bultzatuta iaz errepikatu egin zen. Aurten, ordea, buelta bat eman diote irudikapenari. Gauez izanen da, 21:30ean, eta lehen aldiz, Orreagako herrian.

Egunak ere irakurketa politikoa egiteko aukera ematen du. Horiek horrela, Euskal Herriko historiarekin edota kulturarekin harremana duen pertsona ezagun batek idazten edo irakurtzen du pregoia. Aurten Beñi Agirre historialariak hartu du ardura.

Etxabarrengoa Kultur Elkarteak eta Orreaga Fundazioak antolatu dute eguna, eskualdeko hainbat eragile biltzen dituen, eta duela bi urte sortutako Ibañeta 778 lan-taldearekin batera. Tokiko baliabideak erabiliz osatu dute egitaraua, eta bertakoek hartu dute parte aurtengo ekitaldien diseinu eta prestaketan

Iruzkindu