Herri Txiki Infernu Handi, Erroibar ikusiena

Igandeko ‘Herri Txiki, Infernu Handi’ denboraldiko atalik ikusiena izan zen. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Nafarroako Erroibarrera etorri ziren, bertako bizilagunen eskutik 11 kontzejuz osatutako udalerria ezagutzeko asmoarekin. Saioak %5,2ko audientzia zatia lortu zuen eta euskaldunen artean %12,3ra iritsi zen. Audientzia metatuari dagokionez, 142.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Saioa berriro ikusteko Herri txiki infernu handi

Iruzkindu