Indarkeriaren biktimak artatzeko taldeen estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu da

Nafarroako Gobernuaren mendeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeek beraien estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu dute, genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko beste bi talde aste honetan abian jarri ondoren. Azken horiek Iruñerriko, Nafarroa iparraldeko eta Tafallako Gizarte Zerbitzuetako barrutiei arreta emango diete, eta Lizarran nahiz Tuteran lehendik dauden barrutiei gehituko zaizkie, 2010etik eta 2012tik funtzionamenduan daudenak, hurrenez hurren.

Zerbitzu honen helburua, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen sailean bermatutako prestazio modura sartua, genero-indarkeriaren egoeran edo jasateko arriskuan dauden emakume guztiei arreta integrala bermatzea, bai eta beraien erantzukizunpean dauden pertsonei ere, komunitateko gainerako zerbitzuekin koordinatuz.

Biktimei informazioa, orientazioa eta arreta soziala, psikologikoa, hezkuntza-mailakoa eta juridikoa ematen die eta, gainera, baliabide sozialak nahiz babestekoak eskuratzeko aukera errazten. Bere lanaren beste alderdi bat arreta-zirkuituan esku hartzen duten profesionalei aholkularitza eta babes teknikoa ematea da, eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko sentsibilizazio nahiz prebentzioko jardueretan lankidetza eskaintzea.

Iruñerriko eta Nafarroa iparraldeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldea Iruñean egongo da, Valtierra kaleko 13. zenbakian (behea), eta gizarte-zerbitzuetako ondorengo zonaldeei emango die zerbitzua: Iruñerrian: Aranguren, Barañain, Burlata, Berriozar, Eguesibar, Huarte, Noain, Orkoien, Atarrabia, Zizur eta Ultzama; ipar-ekialdean: Agoitz, Auritz, Izaba, Salazar eta Zangoza; ipar-mendebaldean: Altsasu, Elizondo, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Leitza, Lesaka eta Doneztebe. Guztira, 114.667 emakumek osatutako biztanleria, eta haietatik 90.862 (% 79,23) 18 urtetik gorakoak dira. Plantilla 2 psikologok, 2 gizarte-langilek eta hezitzaile batek osatzen dute lanaldi osoz, eta gizarte-langile eta hezitzaile banak lanaldi erdiz, arreta euskaraz eskaintzen dutena Euskararen Legean finkatutako herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko asmoz.

Iruzkindu