Bertiz, Urbasa-Andia, Larra, Lizardoia eta Aztaparreta dira, eta 2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duen “Green” proiektuaren barnean daude
Bertizko Jaurerria Natur Parkeak, Lizardoiako Erreserba Integralak, Aztaparretako Erreserba Integralak, Larrako Natura Erreserbak eta Urbasa-Andiako Parke Naturalak parte hartzen dute “Green” Europako proiektuan, Pirinioetako babestutako naturaguneen sare bat sortze aldera.
2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin –haren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatuta Interreg V POCTEFA programaren bidez–, Green proiektuaren barnean (Pirinioetako naturaguneen kudeaketa eta sarean jartzea), Espainia, Frantzia eta Andorrako babes-eremuen kudeatzaileen artean ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzeko ekintzak sartzen dira.
Nafarroako Gobernuak proiektu honetan Gestión Ambiental de Navarra (GAN) enpresa publikoaren bidez parte hartzen du. Hala, hurrengo hiru urteetan eremuen kudeaketako efizientzia hobetu nahi da ingurumeneko balio batzuekin eta antzeko arazo batekin.
Pirinioetako natura ondare aberatsak, biodibertsitatearen benetako erreserba, babesguneak areagotzea ekarri du babesteko eta balioan jartzeko, esaterako: parke nazionalak, parke naturalak, baso-erreserbak, biotopoak… Beraien helburuak neurri handi batean komunak izan arren, orain arte ez da lotura egonkorrik izan mendikateko babestutako naturaguneen artean. Kontserbazio-ekimenak ez doaz eskualde-mailatik harago, baina arduradunek “kontserbazioko ekimen osagarriak sustatzeko beharra” identifikatu dute, “eta bertan, gune horietako bakoitzak lagundu egingo du Pirinioetako mugaz gaindiko ekosistemak hobetzen eta babesten”.