Nafar Lansareak 3.098 langabe gutxiago erregistratu ditu 2016an, hau da, -% 7,18koa izan da urteko jaitsiera 2015eko abenduarekin alderatuz. Hala, Nafar Lansareko agentzietan urtearen amaieran 40.045 langabe zeuden erregistratuta.
Aurreko urteetako urteko aldaketak honako hauek izan ziren: -% 9,72ko jaitsiera 2015ean, -% 7,19koa 2014an eta -% 0,9koa 2013an; 2012an, berriz, langabeziaren urteko igoera % 10,65ekoa izan zen, ia 5.000 pertsona gehiago.
Aurreko hilarekin alderatuz, berriz, 1.129 langabe gehiago dago, % 2,90. Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak adierazi duenez, datu hori ikusirik “abenduko datuen lehen balorazioa negatiboa izan behar den arren, kontuan hartu beharreko zenbait alderdi aipatzea ere beharrezkoa da urteko azken hilari dagokion langabezia bere neurrian baloratzeko; izan ere, zalantzarik ez dago urtaroari dagokion intzidentzia argi bat dagoela “.
“Estatu guztiarekin alderatuz zerbitzu-sektoreak izandako pisu txikiagoak Eguberrietako kanpainak oihartzun txikiagoa izatea dakar”, adierazi du Eskubide Sozialetako lehendakariordeak; gaur jakindako datuen gainean esan du “azken hamarkadako joerarekin jarraitzen dela, hau da, urteko azken hilabetea beti hilabete txarra izan dela”. Hala, azken urteetako erregistroek abenduan langabeziaren igoera adierazten dute azaroarekin alderatuz. 2015ean % 2,85 igo zen; 2014an, % 0,59; 2013an, % 0,41, eta 2012an, % 0,2 igo zen”.
Gizarte Segurantzako afiliazioak eta kontratazioa
Ez da ahaztu behar ere afiliazioaren gutxieneko maila 2014ko urtarrilean izan zela, 243.505 afiliaziorekin. Beraz, abenduko azken datua aintzat hartzen bada, 21.934 afiliazio gehiago izan da, % 9.
Kontratazio-zifrei dagokienez, Nafar Lansarean erregistratutako eta Foru Komunitatean lantokia duten kontratu-kopuruari dagokionez, 2016ko abenduan 27.261 kontratu izan dira, aurreko hilean baino 2.537 kontratu gutxiago, -% 8,5eko hileko jaitsiera. Nolanahi ere, “kontratazioari buruzko balorazioa anbibalentea da”, urteko terminoetan kontratu-kopurua igo egin baita ( % 4,3), hau da, 2015eko abenduarekin alderatuz, 1.112 kontratu gehiago.
Era positiboan nabarmendu beharreko beste elementu bat, 2015eko abenduarekin alderatuz, ondorengoa da: kontratazio mugagabea behin-behinekoaren gainetik izan dela. Kontratu mugagabea urtean % 8,6 igo da, behin-behinekoak, berriz, % 4. Aldaketa horiei esker, kontratazio mugagabearen garrantzi-maila egindako kontratazioaren % 5,2an kokatu da.
Langabezia-datuen xehatzea
Enplegu-agentzien arabera, eta hileko datuei begiratuta, langabeziak agentzia guztietan egin du gora. Hileroko igoerei dagokienez, honako hauek dira (igoera handienetik txikienera): Lodosa (% 9,80), Tafalla (% 5,63), Altsasu (% 4,61), Lizarra (% 4), Tutera (% 3,65), Agoitz (% 3,04), Iruñeko bulegoetan, Yamaguchi (% 2,37), Arrotxapea (% 2,14) eta Zabalgunea (% 1,41), Doneztebe (% 0,56).
Urteko aldaketari dagokionez, langabeziaren jaitsiera izan da bulego guztietan. Doneztebeko bulegoan -% 11,19, Yamaguchin (-% 8,21), Lodosan (-% 8,19), Altsasun (-% 8,02), Tafallan (-% 7,55), Agoitzen (-% 7,53), Tuteran (-% 7,49), Zabalgunean (-% 7,34), Lizarran (-% 6,02), Arrotxapean (-% 5,57).