Sutea Sorogainen

Asteburu honetan gertaera lazgarria izan da gure eskualdean. Sastraken erretze ilegal baten ondorioz Sorogainen sutea piztu zen asteburuan. Nafar Gobernuak adierazi duenez, suhiltzaileak bertaratu ziren eta bertan identifikatu zuten sutearen egilea eta Foruzaingoari pasa zioten kasua. Aditzera eman dute sastraken su emate ilegala edo komunikatu gabekoa zela eta horren ondorioz ikertu egingo dutela kasua.
Gogorarazi dute ere 10 sute izan direla eta gehienak kausa beragatik, beraz nekazariei deia luzatu diete sastrakak erretzean abisua eman behar dutela kontrolatuta egon dadin.

Iruzkindu