Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea Agoitzen

40 lagun inguru bildu ziren atzo Agoitzeko udaletxe parean,Euskal Herriko Emakumeen mundu martxak deituta eta Agoitzeko udalak deituta, biolentzia sexistak eraildako azken emakumearen kasua dela eta. Gogoratzen dugu asteartean gertatu zela gizonezko batek bere ama erail zuela Portugaleten.

Nahiz eta bikote harremanetatik at dagoen erailketa den, antolatzaileek salatu zuten indarkeria matxistaren beste eredu bat dela, betiere gure gizartean pertsonen zaintza lanen banaketan desoreka ematen baita eta emakumezkoak direla zaintza lanak bere gain hartzen dutenak.

Iruzkindu