Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak erakundeen eta, beraz, Nafarroako gizarte osoaren elkartasuna eta gertutasuna adierazi zien eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen arrazoi politikoko ekintzen biktima izan direnei, larunbat eguerdian Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko klaustroan egin zen ekitaldian; 350 lagunetik gora egon zen ekitaldi horretan.
Ekitaldia abestu eta dantzatutako aurresku batekin hasi zen, Etxarri Arantzko abesbatza eta Etorkizuna dantza taldearen eskutik. Ondoren Julio Soto bertsolarik hartu zuen hitza eta emanaldi dotorea eskaini zuen. Gero olerkiak eta abesbatzak berriro biktimen senideei eman zien bide.
Familiarren izenean Eneko Etxeberria, Fermin Rodriguez eta Idoia Zabalzak hartu zuten hitza eta eskerrak eman eta gero benetazko errekonozimendua falta zaiela arbuiatu zuten, haiek esan bezala egia jakitean benetazko errekonozimendua jasoko dutela esan zuten senideek.
Bukatzeko Nafara instituzioetako buruek, Uxue Barkos, Ainhoa Aznarez eta Pablo Azkonak erreparaziorako bide hitzak egin zituzten eta lore eskaintza batekin amaitu zen ekitaldia.