Xabi Terreros lesakarra garaile Auritzen

Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu zuen Lesakako bertsolariak. Ehun bertsozale inguru bildu ginen Auritzeko Kultur Etxean.
Ehun bertsozale inguru elkartu ginen atzo Auritzeko Kultur Etxean, 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdena jarraitzeko. Horien aurrean aritu ziren kantuan Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Ioar Tainta, Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Joana Ziganda. Lehen parte hartzea izan zuen txapelketan Zigandak. Iker Mundiñano aritu zen gai-jartzaile zereginetan.
Saio puntugarriaren ostean, Xabier Terrerosek eskuratu zuen puntu gehien, 321,5 , eta hortaz, martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu zuen. Haren atzetik sailkatu ziren Saioa Alkaiza, Patxi Castillo, Alazne Untxalo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30tatik.
Honela geratu da saioko puntuazioa:
Xabier Terreros-321,5
Saioa Alkaiza – 296,4
Patxi Castillo- 288,5
Alazne Untxalo- 280
Ioar Tainta -262
Joana Ziganda- 248
Saio ederra eman ziguten zortziek, zorionak Xabierreri!IMG_6613

IMG_6616

IMG_6618

IMG_6643

IMG_6653

IMG_6654

Iruzkindu