Pasa izan zen Martxoak 8a eta balorazioa egiteko garaia da. Bi deialdi nagusi ziren gure eskualdean, Auzperrin eta Agoitzen.
Auzperrin elkarretaratzea deituta zegoen Laurentxi elkarteak antolatuta eta Gure Aizpea emakume elkarteak ere lagunduta eta bertan 30 bat lagun bildu ziren Emakume guztiak, eskubide guztiak, egunero lemapean. Ondoren afari goxoa dastatzeko aukera izan zuten Haizea ostatuan.
Beste hitzordua Agoitzeko merkatu plazan zen, Agoitzeko udaletxeak deituta, mosaiko herritarra egin zuten 90 bat lagunek eta ondoren Kultur etxeko areto nagusian Las Milas Agoizkas en taldearen eskutik kontzertua izan zuten.
Bi deialdietan nabarmendu egin zen benetazko berdintasun baten beharrean gaudela, oraindikan ere emakume eta gizonezkoen artean bai arduretan eta baita eskubideetan ere desoreka nabarmena bait dago.