Pasa den larunbatean, Uztarrozen ia 100 lagun ibili ziren kaleetan kantari. Euskal Herriko kanta ezagunenak ibili ziren kantatzen. Kebenko elkarteak deiturik hilabetean behin egiten den ekimen honek Uztarrozeko kaleak hartu zituen eta antolatzaileek jakinarazi dutenez erantzuna oso ona izan zen.
Kantu jira amaitzeko luntx eder eta oparo bat eduki zuten, ez baita dena kantuan ibiltzea izan behar.