Nafar Gobernuak aditzera eman duenez 1,4 milioi euroko diru laguntza emango dio ardi-artzaintza jasangarrian jarduten duten artzainei, eta Natura 200 sarean dauden larreen gestioari.
Artzainek Uda eta Neguko debekualdiak errespetatu beharko dute eta gutxienik irailaren 1etik urriaren 31 bitarte 20 egun bazkatu beharko dute.
Gastu hau 2018-2022 urte tarteko gastu konpromisoa da eta laguntza honen onuradunek konpromisoa hartu beharko dute euren habitata mantendu eta hobetzeko. Diru laguntza hau 500.000 eurotan ezarri da.
Menditar larreen kudeaketari dagokionez diru-laguntza 905.000 eurokoa da eta hauen mantentze zein hobetze konpromisoak sartuko liratezke, betiere zuhaiztirik gabeko larreei zuzendua.