Hegazti migratzaileak behatzeko proiektuak ezagutzen

Pasa den ostegunen Auritzen bisita garrantzitsu bat izan zen. Bertaratu ziren Txinbadia+ proiektuko lagunak euren esperientziak Lindus programakoekin konpartitzeko eta baita Lindus 2 proiektua ezagutzeko.

Txinbadia proiektua mugaz gaindiko sarea da , zein ingurugiroarekiko hezkuntzaz eta Txingudiko badia eta Domaine Abbadia naturguneak kontserbatzeaz arduratzen dena, bi naturgune hoiek hegazti migratzaileen bidearen paso estrategikoak izanik.

Bilkuran bi proiektuetako 30 teknikari agertu ziren. Egunaren lehen zatia Auritzeko Kultur etxean izan zen eta bertan ezagutzera eman zuten bi proiektuen ezaugarri eta helburuak. Ondoren Jauregiaroztegiara mugitu ziren eta bertan ikusi ahal izan zuten bertan eginiko atontze lanak eta azkenik arratsaldean Lindusera gerturatu ziren.

Bi proiektu hauek POCTEFAn sartuta daude eta Europak subentzionatuta daude.

Iruzkindu