Hauxe da atera dezakegun ondorioa, Pirinioan herri bat badela eta euren ezaugarrietaz harro dagoela. Pasa den aste bukaeran (ostegun eta ostiralean) argi geratu zen Pirinioetan lan eta bizi nahi dugula eta argiago irudiatu zen Orotz Betelun.
Lehen pausua ostegunean eman zen Orotz Beteluko Denak bat elkartean etxebizitzaren inguruko mahainguruarekin, non bertan azaleratu ziren gazteek Pirinioan bizitzeko dituzten arazo nagusiak. Ondorioa amankomuna geratu zen altzoan zeozer egin behar dugula arazo honi aurre egiteko, gure inguruko gazteak bertan bizi nahi izanez gero, hura ahalbidetzeko.
Bigarren pausua ostiralean ikusi ahal izan genuen. Orotz Beteluko frontoian merkatua eskegi bait zen. Bertan bertako ekoizleek euren produktuak eskaini zizkiguten eta bertan ikusi ahal izan genuen zer nolako potentziala daukan Pirinioak. Azoka ez beste ere egon zen, dantzariak, txistulariak eta oro har giro bikaina izan zen sotu zena bertan. Antolatzaileek esan digute oso pozik geratu direla jasotako erantzunaz eta arrakastatsua izan dela aurtengo edizioa.