Asteburu honetan jakin izan dugunez Orreagako aterpetxeari legezko irtenbide bilatu ezean,Orreagako Prioreak agindua eman du bakarrik 183 erromes hartzeko, ofizialki dituen plaza kopurua. Prioreak argudiatu du ezin dutela, dituzten eraikinekin pertsona gehiagori zerbitzua eskaini eta iada interneten bidez jaso izan dituztela hainbat kexa.
Honezkero 183 erromes hartu eta gero Auzperri zein Auritzera bideratuko dituzte muga hoietatik gaindi dituzten erromesak eta baita administrazioari kexa aurkezteko gonbitea luzatu ere. Iada apirila bukaerako zubi honetan kopuru horren bikoitza espero da beraz arazoa izanen da.
Helarazi digutenez Nafar Gobernuarekin batera arazo honi irtenbidea bilatuko dute.