Atzo jokatu ziren Zumaian eskuz-banakako final zortzirenak eta horretan izan genuen Unai Laso, Bizkarretako gizasemea, Iñaki Artola Alegiarraren aurka.
Partidua ez zen ondo hasi Lasorentzat, Artola nagusitu baitzen hasieratik eta abantaila mardula lortu zuen 20-5 irabazten jarri arte. Tanto horretatik Laso alde bikaina lortu zuen eta 20-13ra gerturatu zen. Halere Lasoren akats batek 21. tantoa eman zion Artolari eta hurrengoa ere aurrelari gipuzkoarrak eginda amaitu zen partida.
Artola final laurdenetan Irribarria txapeldun ohia izanen du aurkari.
DATUAK:
Iñaki Artola- 6 sake, 7 egindakoak eta galdutakoak 2
Unai Laso- 2 sake, 9 egindakoak eta galdutakoak 9