4 erromes erreskatatu behar izan dituzte

Asteburu luze honetan nabaritu da erromes kantidadea ugaritu dela. Eta igandean ere nahiz eta eguraldi kaxkarra izan nabaria izan zen erromesen joan etorria. Halere 4 lagunentzat bidea ez zen batere gozoa izan.

Eguraldi kaxkarra zela eta igande honetan erreskatatuak izan bait ziren hipotermia zantzuekin. Lau lagunak Orreagako aterpetxera eraman dituzte suhiltzaileek eta ez dute osasun zentroetan hartatu izan beharrik.

Lehen Abisua

Igande eguerdian jaso dute brasildar emakume batek deituta Izandorreko errefugiora joan behar izan dira eta bertan emakumea eta bere bi lagun hartu dituzte.

Eguraldia kaxkar

Ondoren ikusita eguraldia ez zela lagun, suhiltzaileek Donejakue bidetik buelta bat eman zuten eta bertan emakume ingeles bat topatu zuten laguntza behar zuena. Hau ere hipotermia zantzuekin Orreagara eraman zuten bertan osatu delarik.

Iruzkindu