Ostiral goizean “Pirinioa 5 minutu” dinamikan jasotako sinadurak Parlamentura eraman zituzten Txantxalan, Bizirk gaude eta Pirinioan lan eta biziko kideak. 2152 sinadura izan dira azkenean lortutakoak, 2152 eskaera Nafar parlamentariak legeak egitekotan 5 minutuz Pirinioan izango duen eraginean pentsatzeko.
Sinaduretaz aparte ere Usteseko lan saioa aurkeztutako testigantzak ere dossier batean atxikiturik eraman dute informazio osotuago bat edukitzeko asmoz.
Sinadura hauek erantzuna eduki dute, Nafarroako Parlamentuak ponentzia espezifikoa sortuko bait du asteazken honetan legeak Pirinioan bizi dugun egoerari egokitzeko.