Larunbatean burutu zen Erroibarko abereen markajea, Sorogaineko zelaietan igaroko dute udaberria eta uda. Ohitura eta abeltzantza batu zituen ekimenean 317 behi eta 215 behor izan ziren ibarreko zigiluarekin markatuta.
Bertan soro komunaletan Erroibarko abereak eta Baigorrikoak izanen dira hemendik aurrera 1856ko hitzarmena hala esaten duen bezala.