Militarrak berriz ere

Gaurkoan jakin izan dugu, militarrak maniobratan arituko direla Iratin. Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan barna ibiliko dira Aezkoako batzarretik aiderazi digutenez.

Honen harira Aezkoa eta Zaraitzuko batzarreak irmoki salatzen dute militarren presentzia aurreko maniobratan argitutako argudio berberekin. Iratiko oihana gune babestua den heinean eta gure zonaldeko ekonomian duen garrantzia ikusita, militarren presentzia honekin kontrajarria legoke. Baita ere batzarreen erabakiak onartu eta errespetatzeko eskatu diote Defentsa Ministeritzari.

Iruzkindu