Langabeziak behera egin du azken hilabetean

Nafarroako langabezia 1.620 pertsonatan jaitsi da hilabete batean, % -4,2, eta 4.402 pertsonatan urtebetean, % -10,7 beraz. Horren arabera, “langabeziak behera egiteko joera nabarmenago finkatu da”. Horrela adierazi zuen Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, ostiralean, Behatokiak CIVICANen antolatutako jardunaldian.

Enplegu-agentzien arabera, hileko datuak kontuan hartzen baditugu, aurreko hilaren aldean jaitsiera gertatu da agentzia guztietan. Hauek izan dira jaitsierak: Doneztebeko agentzia, % 8,9ko jaitsiera gertatu da hilabete honetan; Agoitzen, % 7,7, Lizarran, % 6, Altsasun, %-5,6, Tuteran, % 5,1, Lodosan, % 3,7 Iruñean (hiru agentzien multzoa), % 3,5 eta, azkenik, Tafallako agentziaren hileko jaitsiera % 2,9koa izan da.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokorra izan du, baina ez da hain handia izan. Agoitzeko agentzian (% -16,5), Altsasun (% -14), Tuteran (% -13,3), Lizarran (% -13), Tafallan (% -11,7), Donezteben (% -11,6), Iruñean (hiru agentzien multzoa) % -9,4 eta Lodosako agentzian (% -7,2). Beraz ikusten denez Agoitzeko enplegu agentzia da gehien jeitsi dena.

Langabeziaren izaerari dagokionez, sexuaren arabera, 21.360 emakume langabe egon dira, % -2,94 (646 emakume gutxiago) eta 15.413 gizon langabe, % -5,84ko jaitsierarekin (956 gizon gutxiago), aurreko hilaren aldean. Beraz, langabeziaren hileko jaitsiera zertxobait handiagoa izan da gizonen artean.

Iruzkindu