Eta jauregian zer?

Asteazkenean 20 bat lagun bildu ziren Orbaitzeta Erret Arma Olako jauregiarekin zer egin hausnartzeko. Hasiera batean bertaratutakoek eraikina bisitatzeko aukera izan zuten.

Hiru solairu eta sabaia duen eraikina da, Aezkoako Batzarreak eta Nafar Gobernuak berregokitutakoa. Lan saio honetan bilatzen zen hainbat ideia botatzea , eraikin berrituari erabilera emateko.

Behin bisita eta aurkezpenak eginda hiru lantaldeetan banatu eta ideien jarioa hasi zen. Hortxe atera ziren adibidez, kafetegia, enpresen kokalekua, museoa,…

Halere esan zuten ez zela ideien jarioa bertan geratzen eta norbaitek nahiko balu bere ekarpena egin dezake ideia aezkoakobatzordea@gmail.cm helbidera mezua bidaliz.

Iruzkindu