Gaurkoan Maider Otegi-rekin batera, Auritzeko Paleta goma txapelketako finalen kronika egin dugu. Jendea animatu zen eta orotara dena bikain egon zela adierazi digu. Lehen partida lehiatuena izan zen tantu kopurutik begiratuta.
Finean 2. mailan Azanza eta Saragueta izan ziren garaile eta lehen mailakoan Azkarate eta Esain. Azken bikote honetako partaideetako bat, Sergio Azkarate alegia ere txapelketako jokalari onenaren saria jaso zuen partaideek hala bozkatuta.
Zorionak partaide guztiei! Paleta goma urte luzez bizitza eduki dezala!!!
Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.