Ehunka lagun bildu dira presorik gabeko Sanferminak aldarrikatzeko

19:00ak pasata irten da mobilizazioa, “Bada garaia, por unos Sanfermines sin presxs” lemapean. Euria errespetatu du ibilbidea ekaitzak mehatxatzen bazuen ere. Mobilizazioaren inguruan hitz egiteko Joseba Compainsekin izan gara mobilizazio honen funtsak adierazteko. Berak aipatu digunez duela 40 urteko aldarria berreskuratu dute, gaurdanik nafar gizartean erroturik dagoen eskaria den heinean. Baita ere aurtengo Sanferminetan German Rodriguez erail zutenetik 40 urte betetzen direla gogoratu digu eta hori ere zita garrantzitsua dela argudiatu digu.

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu