Zuek G7 gailurra, guk 7 gailur ELEA bultzatzeko: Euskara Lurra Eta Askatasuna


Hori da Irabiako lagunek euren buruei ezarritako erronka. Ostegunean hasi eta igandera bitarte Miarritzeko G7 bilkuraren kontrako mendi martxa antolatu dute. Gaur horretaz solasteko Gorka Torre izan dugu zeina ederki asko azaldu digun zertan datzan euren plana.

Egunez egun:

Agorrilaren 1ean, ostegunez
Abiatzea Abodi eski zentrotik (1 Olloki lepoa).
Lehen gailurra: Abodi.
Taplako pasabidea (2).
Bigarren gailurra: Berrendi.
Orbaitzeta (3). Aezkoarrek prestatutako afaria.
20:00 Eztabaida Herriko etxean: Euskara. G7-k bultzatzen duen eredu kulturala; bultzatzen duguna.

Agorrilaren 2an, ostiralez
Abiatzea Orbaizetako trinketetik (3).
Erroizateko lepoa (4).
Hirugarren gailurra: Errozate.
Laugarren gailurra: Okabe (harrespilak).
Zurzaiko lepoa (5). Irati iparraldekoek prestatutako afaria.
20:00 Eztabaida Zurzaiko lepoan: Lurra. G7-k bultzatzen duen eredu ekonomikoa; bultzatzen duguna.

Agorrilaren 3an, larunbatez
Abiatzea Zurzaiko lepotik (5).
Burdinkurutxeta (6).
Bosgarren gailurra: Mendibel.
Seigarren gailurra: Eskalerrak.
Bagargietako lepoa (7).
Ibarrondoko ola (8). Irati iparraldekoek prestatutako afaria.
20:00 Eztabaida Ibarrondon: Askatasuna. G7-k bultzatzen duen eredu politikoa; bultzatzen duguna.

Agorrilaren 4an, igandez
Abiatzea Ibarrondoko olatik (8).
Zazpigarren gailurra: Orhi.
Larrañeko lepo hegoaldea (9)
Abodi eski zentroa. Zaraitzuarrek prestatutako bazkaria

Ibilbidea:

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko



Iruzkindu