Egarria ezin amatatu ibili dira bi urtez baina bueltan da Angiluerreka elkarteak antolatzen duen Garagardo Festa. Larunbata honetan izanen da eta bonoen salmenta ziztu bizian joan da, gaurdanik Angiluerrekan eskuratu daitezkeen arren. Ez hori bakarrik, Elurte taldea taula gainera bueltatuko da edizio berezi honetarako. Honetaz Angiluerrekako kide eta festaren antolatzaile den Aritz Ugalde izan dugu gurean solasean.
Aritz Ugalde Irati Irratian: