Hezkuntzaren garraio proposamenari ezetza eman diote Auñamendietako familiek

Ikastaro hasiera mugitua aurreikusten da Auñamendietako ikaslegoarengan, batez ere euren ikasketak Iruñean jarraitu behar dutenendako. 17 ikaslek hartuko dute Iruñearako bidea aurten Lanbide Heziketa edo Batxilergoa egitera eta horretarako garraiorako laguntzak eskatu zituzten. Behin hori eskatuta soilik 4k zuten beren eskubidea bermatuta. Hori ikusita familiak batu eta Hezkuntza departamentuari zein Nafar Gobernuari euren proposamena helarazi zioten. Ostegunean jaso zuten honen erantzuna euren proposamena deuseztatuz eta berri bat eginez. Hezkuntzak eginiko proposamena litzateke Garraldatik autobus bat ateratzea goizeko 6:20etan. Autobus horrek, Agoitzen hartuko lituzke beste zenbait ikasle eta Iruñean utziko lituzke ikasleak. Ikasle horiek etxerako bidea hartuko lukete klaseak amaituta eta gutxi gora behera 16:40etan helduko liratezke euren etxeetara. Proposamen zentzugabea dela iritzita bertako familiek ezetza eman diote proposamen horri. Honen inguruan kaltetutako ikasle baten ama den Sonia Iriarte izan dugu gurean solasean.

 

 

Sonia Iriarte Irati Irratian:

 

Iruzkindu