Astelehena izanik berriz ere etorri zaigu David de Andres meteorologiaz solastera eta aste hasiera honetarako bere iragarpena ematera. Iragarpenaren aurretik hainbat lagunek egindako epe luzerako egindako iragarpenen inguruan aritu gara, tendentziak izanagatik zenbaitek hori egi bihurtzera jotzen dute. Ondoren, aste hasiera honetarako eguraldiaren iragarpena eman digu .
Iragarpena:
Astelehena (Martxoak 27): Goizean fresko goibel eta euria egiteko aukerekin. Eguna aurrera egin ahala ostarteak zabaltzen joango dira eta ipar haizeak tenperaturak apur bat jeistea eragingo du. Gaur elur kota 1500-1600 metro inguruan ibiliko da kokatuta.
Asteartea (Martxoak 28): Goizean tenperatura baxuak direla eta zenbait tokitan izotza ager liteke. Hodeiak gutxitu eta oskarbi geratuko da zerua. Goizean haizea baretu eta arratsaldean hegoaldeko haizea izanen da nagusi, zeinen eraginez tenperatura maximoak (15-19 gradu artean kokatuko direlarik) igoko diren.
Asteazkena (Martxoak 29): Asteazkenean eguraldi erabt antizikloikoa izanen da, hego haizea nagusi eta erabat oskarbi egonen da. Hego haizeak tenperaturak igoaraziko ditu zeinak 18-19 gradutan kokatu litezke, minimoak ere koxka bat gora eginen dutelarik.
David de Andres Irati irratian