Bihar elkartuko dira Aurizberrin Auritz, Aurizberri, Erro, Garralda , Luzaide eta Arnegiko eskoletako ikasleak. Egun polita pasako dute bertako bizitza ezagutu eta nola ez elkar-ezagutzeko. Ez hori bakarrik, eskolatik kanpo ere euskara erabiltzeko aitzakia edo bultzada izan nahi dute topaketa hauek, zeinak duela hiru urte aurreikusiak ziren. Zikloka eginiko ekintzak, hamaiketakoa, pregoia, bertsoa eta desioen kutxa izanen dituzte egitarauan zehar. Azken honetan Nekane Nuñok idatzitako mezua izanen dute . Hurrengo topaketak Garraldan izanen dira beraz kutxa eta mezua ordurarte gorde beharko dituzte Garraldako ikasleek zeinetan mezua irakurriko den. Topaketen errepasoa egiteko bertako irakaslea den Iñaki Baraibar izan dugu gurean.
Egitaraua:
-Zikloka ekintza desberdinak burutuko dituzte (ikasleak soilik)
– 11:30-tan hamaiketakoa egingo dugu elkarrekin Auzperriko plazan edo euria egiten badu Auzperriko frontoiean
– Ondoren pregoia izanen dugu (Publiko guztiari irekia)
– Azkenik bertsoa (Publiko guztiari irekia)
Iñaki Baraibar Irati Irratian: