Aste hasierako iragarpena eta aste santurako eguraldiaren zehaztapena

Aurreko asteko iragarpenak beteta gaur itzuli gara David de Andres lagunarekin. Aste hasierako iragarpena eman digu gaurkoan eta baita Aste santurako iragarpena aurreratu ere, nahiz eta oraindik erabat ziurra ez izan.

Iragarpena:

Astelehena (Apirilak 3): Goizean goibel ibiliko da giroa eta baliteke euri apur bat egitea ipar-mendebaldeko haizeak hala ahalbidetuko baitu. Arratsaldean aldiz ipar-ekialdeko haizea finkatuko da eta ostarteak zabalduko dira. Tenperaturak igo eginen dira igandekoekin alderatuta.
Asteartea (Apirilak 4): Goizean lainoak izan ditzazkegu baina eguna aurrera joan ahala ostarteak zabaltzen joanen dira, goi hodei batzuekin. Tenperaturak astelehenekoak bezala izanen dira eta haizeak ipar- ipar ekialdetik joko du zenbait momentutan bizi
Asteazkena (Apirilak 5): Antizikloia nagusi izanen dugu eta ipar haizea nagusituko da. Ostarteak zabalduko dira behe-lainoa kentzen joan ahala. Tenperaturak koxka bat gora eginen dute.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu