Oporraldia atzean utzita berriz ere itzuli gara David de Andres gure meteorologo lagunarekin solastera. Lehendabizi, zenbait iragarleren inguruan solastu gara zeinak aste santurako elurra ematen zuten kota baxuetan eta azkenean iragarpen horiek ez ziren halakorik izan. Ondoren, aste hasierako iragarpenarekin jarraitu dugu.
Iragarpena:
Asteartea (Apirilak 11): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez ipar-haizea izanen da nagusi.
Asteazkena (Apirilak 12): Goizean giroa goibeltzen joanen da eta haizearen aldaketaren ondorioz, ipar mendebaldekoa finkatuko baita, tenperaturak nabarmen eginen dute behera. Arratsaldean, hodei horiek euria ekarriko dute eta euri hori elurra izanen da 1500 metrotik gora.
Osteguna (Apirilak 13): Eguna goibel esnatuko da eta tenperatura jeisten jarraituko du. Egunean zehar euri zaparradak izanen ditugu tarteka eta goizean 1200 metrotara izanen dugu elur kota, arratsaldean zehar 1400 metrotara igoko delarik. Haizeari dagokionez asteazkenean bezala ipar-mendebaldeko haizea izanen da nagusi
David de Andres Irati irratian